U-BAI // Patronatua + Urdaibaiko Enpresa Pribatuak

Urdaibaiko patronatuak, tokiko administrazio publikoak eta eskualdeko enpresek elkarlanean U-BAI Garapena proiektua sortu dute garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko.

Elkarrizketa, dinamika eta estrategia askoko hilabeteak izan dira, baina ikasteko aukera paregabea izan da guztiontzat.
Eragile horiekin guztiekin batera, ekosistema ekintzaile bat sortu eta dinamizatu ahal izan dugu, helburu argi batekin: enpresa ekimen berriak sortzea eta eskualdean kultura ekintzailea sustatzea. Ekintza lerroak bitan banatu dira:

U-BAI IDAZKARITZA TEKNIKOA
_Talde motorraren dinamizazioa
_U-BAI Ekintzaile markoaren baitan martxan jarritako proiektu estrategikoen koordinazioa eta jarraipena
_U-BAI Kids ikasgelan ekintzailetza sustatzeko programa garatzea
_Ekosistema hau beste foro eta ekitaldi batzuetan aurkeztea
_Direktorioa/komunitate digitala sortzea, ekintzaileentzako eta enpresentzako U-BAI Ekintzaile zerbitzu gutunarekin
_Weborriko edukia sortzeko eta kudeatzeko, eta eduki digitalak sortzeko laguntza.
_Jardueren memoria idaztea eta zabaltzea

U-BAI UP!
_Programaren ideazioa eta diseinua
_Ekitaldiko jardueren koordinazioa eta kudeaketa
_Ekitaldiaren inplementazioa eta dinamizazioa
_Ekitaldiko memoria idaztea eta zabaltzea

#EkosistemaEkintzaileakSortzea
#LurraldeGarapena
#PublikoaPribatua