Global Futurizer

Global Futurizer-en helburua da berrikuntza-espazio bat sortzea, enpresak eta hezkuntza sistemako maila desberdinetan dauden ikasleak elkartzeko. Proiektu honek hiru esparrutan eragiten du:
IKASTETXEAK: Talde-lanaren metodologia erabiltzen dugu, eta design thinking metodologia erabiliz ariketa praktikoak proposatzen ditugu gelan. Prozesu honen ostean ikastetxeak erakunde berritzaile gisa definitzen dira eta ekosistemako enpresen radarrean sartzen dira.

ENPRESAK: Programa honi esker enpresak jendearengana hurbiltzen eta irekitzen dira, eta sortutako sareari esker, lan bila ari diren pertsonentzat ikusgarriagoak dira. Gainera, enpresak ere harremanetan jartzen dira profil interesgarria duten pertsonekin, talentua erakarriz. Bestalde, Design Thinking metodologia ere erakusten zaie.

Azkenik, ekitaldian parte hartzen duten enpresen artean harremanak eta sinergiak sortu daitezke.

#BerrikuntzaIrekia
#MetodologiaPropioa
#UnibertsitateEnpresa