WOKA // Bizkaiko Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak honako erronka hau proposatu zigun:
Bizkaiko adin-politika publikoak definitzeko partaidetza prozesu bat diseinatzea eta abian jartzea. Proiektu honen helburua zen herritarren iritzia jasotzea, Bizkaiko etorkizuneko adin-politikak elkarrekin sortu ahal izateko.
5 Word Café dinamika egin ziren Bizkaian, eta saio bakoitzean 50 pertsona inguruk hartu zuten parte. Saioetan egindako diagnostikoari buruzko gogoetak sortu ziren, lurraldean indarrean dauden egungo politikak berrikusi eta kontrastatu ziren, eta herritarrek beren etorkizunerako nahiko lituzketen politika publikoei buruz hausnartu zen.
#LurraldeGarapena
#FormatuHandia
Category:
Date:
25 iraila, 2023