I’m bizi + Abian // Gaztedi Durangaldea

I ‘M BIZI eta ABIAN Durangaldeako eta Lea Artibaiko gazteei zuzendutako bi ekimen dira. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Gaztedi Bizkaiarekin lankidetzan aritu gara, 15 eta 17 urte bitarteko gazteei enpleguari buruzko orientazioa emateko eta etorkizunari buruz hitz egiteko espazioak sortzeko. Ekitaldi bakoitzean eskualdeko ikastetxe desberdinetako 100 eta 200 GAZTE artean hartu dute parte.
Ekitaldirako estrategia diseinatzeko egin diren ekintza nagusiak honako hauek izan dira:
_Gazteek etorkizuneko lan-ibilbideari buruz izan dezaketen beldurra erlatibizatzen eta dituzten zalantzak normalizatzen laguntzea, beren etorkizunari buruzko erabakiak hartu ditzaten.
_Konfiantza-gune bat sortzea norberaren ibilbide profesionalari buruz hausnartzeko.
_Gazteei bertako enpresen eta erakundeen erronkak eta beharrak aurkeztea, bai eta horiek enpleguan eta talentu-erakarpenean nola eragiten duten ere.
_Antzerkiaren, ikus-entzunezko edukien eta jolasen bidez gazteengan lanarekiko eta enpleguarekiko interesa piztea.

#LurraldeGarapena
#FormatuHandia
#SoftSkills