LEGE OHARRA

Lege ohar honek https://bira.tzbz.coop/ webgunearen zerbitzuaren erabilera arautzen du. Hona hemen arduradunaren identifikazio datuak:

  • Arduraduna: Tazebaez S.Coop
  • IFK: F95729315
  • Helbidea: Paseo Uribitarte 6, Bilbao, 48001, Bizkaia.
  • Telefonoa: (+34) 944 004 145
  • Posta Elektronikoa: info@tzbz.coop
LEGEDIA

Oro har, Tazebaez Scoopek web-orrialdean dituen zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek, berariaz, uko egiten diote legokiekeen eskumenari eta Bilboko epaitegi eta auzitegien ardurapean gelditzen da kontratu-baldintza hauek interpretatzerakoan edo betearazterakoan sor daitezkeen edozein eztabaida ebaztea.

EDUKIA ETA ERABILERA

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, gero onartzeko, webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inondik ere, harreman komertzial baten hasiera Tazebaez S.Coop-ekin.

Webgunearen jabea ez da identifikatzen kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Enpresak eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere web-orrian iruditzen zaizkion aldaketak egiteko. Webgune horren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua ere.

JABETZA INTELEKTUALa ETA INDUSTRIALA

Web-orrialdeeen edukia, diseinu grafiko eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Tazebaez S.Coop-enak dira, beraz, debekatuta dago horiek erreplikatzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo web orrietako edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, nahiz eta iturriak aipatu, Tazebaez S.Coopen idatzizko baimenik gabe. Bere webguneetan jasotako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak babestuta daude.

estekak

Tazebaez Scoopen web-orrialdeetan dauden estekak informatzaileak baino ez dira. Ez dute inolako iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik egiten.